Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Longida

Nafarroako udalerria (Zangozako merindadea). Lónguida-Longida du izen ofiziala. 1998ko datuen arabera, 294 biztanle ditu. Kontzeju hauek osatzen dute udalerria: Akotain, Aos, Artaxo, Aiantz. Ekai-Longida, Erdotzain, Ezkai, Gorritz, Itoitz, Xaberri, Larrangotz, Liberri, Meotz, Mugeta, Murelu-Longida, Olaberri, Oleta, Orbaitz, Errala, Ulibeiti, Hiriberri-Longida, Billabeta, Zarikieta, Zuasti-Longida eta Zutza. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago.