Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Longo, Jeannie

Frantses txirrindularia (Annecy, Frantzia, 1958). Pista eta errepideko txirrindularitza lasterketetan aditua da. Hamabi nazioarteko txapelketa irabazi ditu. Frantziako Itzulia hirutan irabazi du eta Munduko Txapelketetan hamar urrezko domina lortu ditu. Munduko hamaika marka ditu, hala nola Mexikon altuerako orduaren marka 1996an (48,159 km) eta urrezko domina bat Atlantako Olinpiar Jokoetan (1996).