Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Loos, Adolf

Austriar arkitektoa (Brno, 1870 - Viena, 1933). Dresdeneko unibertsitatean eta Estatu Batuetan egin zituen arkitekturako ikasketak. Vienara itzuli zenean (1896) eraikinek dekorazio gehiegi edukitzearen aurka agertu zen. Arkitektura modernoko aitzindaritzat hartua da, eta eragin handia izan du XX. mendeko arkitekturan. Vienako udal arkitektoa izan zen 1920-1922 urteetan eta ondoren Parisen hartu zuen bizilekua. Harenak dira Vienako Museum kafea (1906), hiri bereko Steiner jauregia (1910) eta Parisko Tzara jauregia.