Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Longhi, Pietro Falca

Italiar margolaria eta grabatzailea (Venezia, 1702 - Venezia, 1785). Veneziako gizarteko eguneroko giroa islatu zuen maisutasun handiz bere koadroetan. Titulu nagusiak: Enbaxadore beltza, Cŕ Rezziniko (Errinozerontea), Geografiako ikasgaia, Dantza klasea eta Veneziako mozorroak. Erretratugile gisa ere oso ezagun izan zen.