Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lollobrigida, Gina

Italiar zinema antzezlea (Subiaco, 1927). Bere itxura eder eta limurtzailea besterik baliatzen ez zuten filmak egin ondoren, Gérard Philipe frantziarrarekin eginiko bi filmek haren balioa erakutsi zuten. Handik aurrera gero eta pertsonaia aberatsagoak jokatu ditu, atzerriko zuzendariekin ere jardunez: Clair, Huston, Siodmak, Dassin… Zinema guztiz utzi gabe, kazetaritzan saiatu da, erreportari eta elkarrizketatzaile gisa.