Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lollardry

edo lollardy. (lollaert, «marmarti», ingeles zaharreko hitzetik). iz. XIV eta XV. mendeetan Ingalaterran zabaldu ziren kristau herese batzuei eman zitzaien izena. John Wycliffe teologoaren jarraitzaileak ziren eta elizako agintarien ohituren aurka jo zuten, pobreziara itzultzea aldarrikatzen zutela. Mugimendu horrek teologiazko oinarriak zituen hasieran baina XIV. mendearen bukaeran gizarte higikunde bihurtu zen: ideia haietan aurkitu zuten funtsa herri matxinadek XV. mendean eta, zapalkuntza bortitzagatik ere, bizirik iraun zuen ideologia honek, erreforma protestantea herrian sustraitzeko ahalegina erraztu baitzuen XVI. mendearen hasieran.