Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lipasa

iz. Biokim. Hidrolasen saileko entzima motetako bakoitza. Gantz azidoen esterrak hidrolizatzen dituzte eta glizerina eta gantz azidoak sorrarazten. Gizakiaren digestio guruinetan lipasa ugari izaten da, arean batez ere baina baita ere urdaileko muki-mintzean, heste meharrean eta gantz ehunetan. Orobat, esneak, ziza batzuek eta gari ernamuinak lipasa dute.