Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lipatti, Dinu

Errumaniar pianista (Bukarest, 1913 - Geneva, 1950). Haur zelarik, Bukaresteko Musika Kontserbatorioan hasi zen ikasten. Parisera alde egin zuen, eta han Alfred Cortot eta Yvonne Lefeburerekin ikasi zuen. Hainbat kontzertu eman zituen Berlin, Italia, Geneva, Londres, Zurich eta beste hainbat lekutan. Bach, Chopin, Grieg, Liszt, Mozart, Ravel, Scarlatti, Schubert eta Schumannen lanak interpretatu zituen. Bere interpretaziorik aipagarrienak dira: Bela Bartoken pianorako hirugarren kontzertua, Kontzertinoa «estilo klasikoan» piano eta orkestrarako, Errumaniar dantzak orkestrarako, Kontzertu sinfonia bi piano eta hari orkestrarako eta Ezker eskurako sonatina.