Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lipido

iz. Biokim. Gantz izaera duten gai naturalen multzoa. Gantz azidoen esterrak dira, uretan urtu ezinak baina bai eterretan, kloroformotan, bentzenotan, eta abarretan. Lipido motak: 1) Bakunak edo gantz azidoen eta hainbat alkoholen esterrak: gantzak eta olioak (gantz azidoen eta glizerolaren esterrak) eta ezkoak (gantz azidoen eta glizerola ez den beste alkohol baten esterrak). 2) Konplexuak edo beste zenbait molekularekin konbinatzen diren gantz azidoen eta alkoholen esterrak: fosfolipidoak (fosforo azidoa dutenak); glukolipidoak (galaktosa eta nitrogenoa dutenak); aurrekoetan sartzen ez diren batzuk (lipoproteinak, sulfolipidoak, aminolipidoak). Lipidoak zelula bizien egituraren osagai garrantzitsuenetakoak dira.