Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lion, Yves

Marokoar arkitektoa (Casablanca, 1945). Parisko Arte Ederretako eskolan ikasi zuen, eta 1972an lortu zuen arkitekto titulua, hirigintza espezialitatean. 1974an bere bulegoa sortu zuen. Hainbat arkitekto garrantzitsurekin lan egin du, Alan Levitt, Hamoniau, Gagès, Gobert eta Buffirekin, besteak beste. Argazkilari gisa ere lan egin zuen 1969. urtetik 1975. urtera, eta orobat arkitekturako irakasle gisa, Zubi eta Galtzaretako Eskola Nazionalean, eta Lyon eta Parisko arkitektura eskoletan. Arkitektura lan aipagarrienen artean ditu: Draguignango Justizia Jauregia (1978-1983); Saint Quay-Portrieuxko Ostalaritza eskola (1986-1988); Villejuifeko etxebizitzak (1986-1992); Parisko Quai Branlyko Nazioarteko Hitzaldi Zentroa (1989); Anberesko ipar auzorako hirigintza proiektuak (1990), eta Porte de Saint-Cloud auzoa eta Porte d´Italie auzoa (1990-1992).