Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Liga Foral Autonomista

1904an Gipuzkoan sortu zen erakunde politiko foruzalea. Integristak, karlistak eta errepublikarrak bildu ziren proiektu hartara eta Espainiako kontserbadoreak, liberalak eta sozialistak eta Euskal Herriko nazionalista abertzaleak kanpoan geratu ziren. Liga Foral Autonomistak foruak berriro indarrean jartzea eta Hego Euskal Herriko lurraldeen batasuna zituen helburu. Gipuzkoan 1905eko hauteskundeetan irabazle izan ziren. 1906an Solidaritat Catalana erakundearekin harremanetan hasi ziren, baina berehala desegin zen, ideologia argirik eta politika egitarau sendorik ez zuelako.