Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Liepaia

edo Liepaja. (Al. Libau). Letoniako hiria eta portua, Baltikoko itsasoaren eta Liepaiako aintziraren artean. 109.000 biztanle. Industriagune garrantzitsua: janari industria, nekazaritzarako makineria, ehungintza, altzairugintza, ontzigintza eta zapatagintza.  v  Historia. Lehen Mundu Gerran alemaniarren esku geratu zen, hiria suntsitu ondoren (1914-1915). Alemaniarren mende geratu zen, berriro ere, 1941-1944 urteetan. Letoniak bere herriaren burujabetasuna eskatu zuen arte (1991) Sobietar Batasunaren mende egon zen.