Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lifar, Serge

Frantses dantzari eta koreografoa (Kiev, 1905 - Lausana, 1986). Bronislava Nijinska dantzariaren eskolan ikasi zuen. Errusiar Iraultza nagusitu zenean, frantziar herritartasuna hartu zuen. 1923an Parisera alde egin zuen, eta han Serge Diaghileven dantzari lehena izan zen; Parisko Operako dantzari lehena eta balleteko maisua izan zen. Estilo neoklasikoa zuen. Couta Roustaveli eta San Sebastian martiria balletak ondu zituen. Dantzatu izan zituen obren artean daude: Katemea (1925), Prometeoren izakiak (Beethoven), Politxinelaren bidea (Nabokov), Salade (Milhaud).