Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Levi-Montalcini, Rita

Italiar biologoa (Turin, 1909). Medikuntzako ikasketak egin ondoren Turingo unibertsitatean irakatsi zuen, 1947an, judua baitzen, Estatu Batuetara jo zuen arte. Washington-go Saint Louiseko unibertsitatean minbiziaren garapena aztertu zuen oiloen ehunetan. 1948an nerbioen hazkunde-faktorea aurkitu zuen. Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen Estatu Batuetako Stanley Cohen biokimikariarekin batera aipatutako faktorearen gainean egin zituen lanengatik.