Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Levine, Martin David

Kanadar ingeniaria (Montréal, Québec, 1938). Montréalgo McGill eta Londresko unibertsitateetan ikasi ondoren, ingeniari elektrikoa bilakatu zen. Geroztik alor ugari landu ditu, besteak beste, Biomedikuntzako Irudigintza, Konputagailu Ikusmena, Robotika Adimenduna eta Adimen Artifizialari dagozkionak. Vision in Man and Machine (1985, Gizonaren eta makinaren ikusmena) liburuaren egilea da, eta Computer Assisted Analyses of Cell Locomotion and Chemotaxis (1986, Konputagailuaren laguntzaz eginiko zelulen lokomozioari eta kimiotaxiari buruzko ikerketak) liburuaren egileetako bat. Zorrotada bidezko propultsio laborategian lan egin zuen teknikari gisa, eta gaur egun, ingeniari eta ordenagailu elkarte askotako kide izateaz gainera, McGill Unibertsitateko Makina Adimendunetarako Ikerketa Zentroaren zuzendaria da.