Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Levine, James

Estatubatuar pianista eta orkestra-zuzendaria (Cincinnati, Ohio, 1943). Lau urte zituela hasi zen pianoa ikasten, eta 10 urterekin bakarlari gisa egin zuen debuta, Cincinnatiko Orkestra Sinfonikoarekin joaz. 1964-70 bitartean, Cleveland-go Orkestraren zuzendari ikastuna izan zen lehenik, eta zuzendari laguntzailea gero. 1971n New Yorkeko Metropolitan Opera konpainian egin zuen debuta; 1973an konpainiako orkestra-zuzendari nagusia bilakatu zen, 1976an musika zuzendaria eta 1986an zuzendari artistikoa. 1973-93 bitartean, Chicagotik gertu egin ohi den Raviniako udako jaialdiko musika zuzendari izan zen. Alemaniako Bayreuth-ko eta Austriako Salzburgoko jaialdietan orkestra-zuzendari lanak egiteaz gainera, Berlingo Orkestra Filarmonikoaren eta Londresko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari gonbidatua ere izan da, eta sarritan aritzen da Vienako Estatuko Operan ere.