Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lenz, Hermann

Alemaniar idazlea (Sttugart, 1913 - 1998). Jakintzaren alor guztiak ezagutzeko asmoak bultzatuta, teologia ikasi zuen Tubingenen, artearen historia Heidelberg-en eta germaniar letrak Munichen. Pen Club-eko kide izan zen 1974. urtetik aurrera, eta Darmstadt-eko Hizkuntza eta Alemaniar Poesia Akademiako kide. Hainbat sari eman zizkioten, hala nola Buchner saria 1978an eta Jean Paul saria 1991n. Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik idazten hasia bazen ere, haren lana ez zen ezagutzera eman 1960ko hamarraldia arte. Hogeita hamar lanetik gora idatzi zituen, horien artean bederatzi eleberri. Nabarmentzekoa da Kronika suabea lana, zazpi ataletan sailkatua. Estilo zehatza du, literatura joera jakinetatik urrun. Horrez gainera idatzi zituen: Dama baten arratsaldea (1961), Morroiaren begiak (1964), Denbora berria (1968), Bi emakume (1994) eta Adiskideak eleberria (1997).