Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laver, Rodney

Australiar tenis jokalaria (Rockhampton, 1938). 1960ko hamarraldiko jokalaririk onenetakoa izan zen. Ezkerreko besoa oso teknikoa zuen. Ingalaterrako nazioarteko txapelketa irabazi zuen 1961, 1962, 1968 eta 1969. urteetan, Frantziako nazioartekoa 1962 eta 1969an, Frantziako nazioartekoa 1962 eta 1969an, Estatu Batuetako nazioartekoak 1962 eta 1969an eta Australiako nazioartekoak 1960, 1062 eta 1969. urteetan. Lan handia egin zuen Australiak 1961ean eta 1962an Davis kopa irabaz zezan.