Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lavilliers, Bernard

Frantses musikagilea (Saint-Étienne, 1946). Parisko kabaretetan hasi aurretik, hainbat lanbidetan aritu zen. Kabaretetan berak sortutako abestiak, edo beste egileek egindakoak, hala nola Léo Ferrérenak, kantatzen zituen. Baina Brasilen egon ondoren, erabat aldatu zen Lavilliersen estiloa, han reggea eta salsa aurkitu zituelarik. Eragin handia izan zuten bere abestietan langile inguruan jaio izanak batetik, eta bestetik, 1968ko maiatzeko gertaerek. Hori dela eta, bere testuek eduki politiko handia dute (Les Barbares, Bats-toi). 1980ko hamarraldiaren ondoren, Lavilliers bere garaiko lekuko arduratsu eta desengainatu gisa azaltzen da. Bere zalantzak azaltzen zituen, eta aldi berean, ezker militantearen parte batek eragindako desengainua erakutsi zuen garai horretan.