Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Land, Edwin Herbert

Estatubatuar fisikari eta asmatzailea (Bridgeport, Connecticut, 1909 - Massachusetts, 1991). Harvardeko Unibertsitatean ikasten ari zela (1926), argi polarizatuarekin saioak egin eta polaroid izeneko polarizadore mota berri bat garatu zuen. Beste zientzialari gazte batzuekin polarizazioaren metodoa erabili zuen argi irazki, optika tresna eta filmekin, eta laborategi bat antolatu zuten unibertsitatetik hurbil. 1937an talde horrek Polaroid Corporation enpresa sortu zuen, eta Land izan zen bertako presidente eta ikerketa burua. Bigarren Mundu Gerraren garaian eginkizun militarretan lan egin zuen, iragazki infragorriak, egokitze leiarrak eta arma bisoreak sortuz. 1940ko hamarkadaren amaieran bere produktu arrakastatsuenaren lehen bertsioa merkaturatu zuen: Polaroid Land argazki kamera automatikoa. Landek ohorezko sari eta kargu ugari jaso zituen egindako ikerketengatik, horien artean ohorezko doktore titulua 1957an.