Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lancasterreko dukerria

Ingalaterrako Erdi Aroko dukerri nagusietakoa. 1267. urtean konderria izan zen eta 1351. urteaz geroztik dukerri izan da. Errege familiak agintzen zuen Lancasterreko dukerrian, 1471-1485. urteetan Tudortarren mende gelditu bazen ere.