Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lancaster, Burt

Estatu Batuetako zinema antzezlea (New York, 1912 - Los Angeles, 1994). Harlem-en jaio zen, atletismoa egin zuen txikitatik, eta zirkuetako hegalari edo ikaro izan zen. Zinemagintzan sartuta abentura eta ekintza filmetan aritu zen luzaz, gorpuzkera horretarako egokia baitzuen. Gero eta lan sakonagoak eginik, Luchino Viscontik Basakatua (1963, Il Gatopardo) bere film historikoaren protagonista nagusia izateko hautatu zuen. Kritikari askok uste ez bezala, Lancaster-ek lan bikaina egin zuen, bere aurreko moldeak hautsirik. Bide bera landu zuen Bertolucci-ren Novecento-n (1976), lurjabe baten pertsonaiari bizia emanez.