Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Koussevitzky, Serge

Ipar Amerikako musika zuzendaria, jatorriz errusiarra (Vischni, Volotchok, 1874 - Boston, 1951). Kontrabaxu-jotzaile bikaina zen eta Moskuko orkestra sinfonikoko zuzendari izan zen. Prokofiev eta Stravinski musikagileen obrak argitaratu zituen Iraultza garaian, Estatu Batuetara jo baino lehen. Boston hiriko orkestra sinfonikoko zuzendari hautatu zuten (1924-1949) eta eragin handia izan zuen Estatu Batuetako musika klasikoaren garapenean.