Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kovaliewskaia, Sofia Vasilievna

Errusiar matematikaria (Mosku, 1850 - Stockholm, 1891). Weierstrass alemaniar matematikari handiaren ikaslea izan zen eta Stockholmeko unibertsitateko irakaslea. Ekuazioen teoria aztertu zuen deribatu partzialetan eta Saturnoko eraztunaren egonkortasuna frogatu zuen, besteak beste.