Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kotxorro

iz. Zool. Koleopteroen ordenako eta eskarabeidoen familiako intsektu marroi gorrixka, 3 cm inguru luzea (Melolontha melolontha). Tankeraz labezomorroaren antzekoa da, ipurluzeagoa hura baino, eta kolorez gorrixka. Antena bakoitzaren puntan haizemaile modura zabaltzen dituen zazpi luzakin izaten ditu arrak. Emeak antena laburragoak ditu, sei luzakinekoak. Larba garaian lurpean bizi da, eta artearen zainak jaten ditu batez ere; heldutan berriz zuhaitzen hostoetan ibiltzen da eta haiek janez elikatzen da. Kalte handiak egin ditzake zuhaitzetan. Europa guztian dago zabaldua.