Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kovaliewski, Maxim Maximovitx

Errusiar historialaria (Jarkov-eko gobernamenduan, 1851 - Petrogrado, 1916). Mosku, Stockholm eta Oxfordeko unibertsitateetan irakasle izan ondoren itzuli zen Errusiara eta San Petersburgoko eta Moskuko unibertsitateetako irakasle izendatu zuten. Karl Marxekin gutun trukaketa garrantzitsua izan bazuen ere, harekiko harreman guztiak hautsi zituen bien arteko ezadostasun politikoak zirela eta. Diputatu hautatu zuten 1906. urtean eta estatuko kontseiluko kidea izan zen 1907. urteaz geroztik. Obra nagusiak: Jabego komuna, Jatorriko eskubidea, Ondasunaren eta familiaren jatorriko azalpena (1891) eta Gaurko demokraziaren jatorria (1895-1899).