Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kortrijk

(Fr. Courtrai). Belgikako mendebaleko hiria, Mendebaleko Flandes, Leie edo Lys ibaiaren ertzean. 76.110 biztanle. Turismoa eta industria (ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Eraikuntza aipagarri ugari dira Kortrijk-eko hirian: XIII. mendeko Ama Birjinaren eliza (XIII. mendeko kanpandorreak, XIV. mendeko kapera, Van Dyck margolariaren obrak), San Martin eliza (XIV. m.), Leie ibaiaren gaineko Broel zubia (alde banatan XIV. mendeko dorreak dituena), udaletxe gotikoa eta XIV. mendeko kanpandorrea.  v  Historia. Antzinateko Curtracum herri erromatarraren inguruan eraiki zen Kortrijk-eko hiria eta oso oparoa izan zen Erdi Aroan zehar ehungintzari esker. Frantsesek inbaditu zuten 1297. urtean baina flandestarren esku utzi behar izan zuten hiria 1302. urteko guduan flandestarrek frantsesak garaitu ondoan. Flandestarrek urtero ospatzen dute Kortrijk-eko garaipena.