Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kortsario

(It. corsaro). iz. Gobernuaren baimena hartuta, beste nazio batzuetako ontziei eraso eta bipiltzeko antolatu ziren ontziei eta berorietako marinelei ematen zaien izena. Gerrako ontziditik kanpoko marinelak ziren, beraz, kortsarioak eta inongo koroaren zerbitzutan ziharduten itsas piratak edo zirela esan daiteke. Mediterraneo itsasoan berberiar itsasgizonak nabarmendu ziren egiteko horretan eta ingelesak eta holandarrak Atlantikoan. Frantziako eta Espainiako koroek, adibidez, kortso-agiri ugari eman zuten Ipar eta Hego Euskal Herriko itsasontzien artean. Ipar Euskal Herriko kortsarioak izan ziren, euskaldunen arteko ospetsuenak XVII. mendearen bukaeratik XIX. mendearen hasiera arte (Hendaia, Ziburu, Donibane Lohizune eta Baionako portuetako ontziak).