Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kortikosteroide

izond. Biol. Giltzurrun gaineko guruinek isurtzen dituzten eta metabolismoan parte hartzen duten esteroideez esaten da. Bi kortikosteroide mota bereizten dira metabolismoan duten eraginaren arabera: batzuk glukokortikoideak dira, gorputzeko gantzak, karbonhidratoak eta proteinak kontrolatzen dituztenak (kortisona eta kortisola); eta besteak mineralokortikoideak dira, gorputzeko uraren eta gatzaren arteko oreka mantentzen laguntzen dutenak (aldosterona, besteak beste).