Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kortxo

iz. Biol. Artelatzak (Quercus suber) eta beste hainbat landarek enbor-adarretan eta sustraietan duen zurgaineko ehuna. Artelazki eta tortotxa izenez ere ezagutzen da. Kortxoa eratzen duten zelulak azal finekoak, airedunak, gantz-azido askokoak eta hilak izaten dira. Kortxoa bera gogorra eta malgua da. Hotsa eta hotz-beroak bakartzeko ona da; surik ez du hartzen eta ura ere oso gutxi. Gaitasun horiek direla eta, zeregin askotarako erabiltzen da.