Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kortikoide

izond. Biol. Giltzurrun gaineko guruinaren kortexean sortu eta bakandutako hormonez edo horien sintesiaren bidez lortutako gaiez esaten da. Hormona kortikoide batzuk medikuntzan erabiltzen dira, bai naturalak eta baita sintesi bidez lortuak ere, hormona jakin batzuen ordezko gisa edo hanturak galarazteko, immunologia sistemako gorabeherak konpontzeko etab. Kortikoideak oinarri dituzten sendabideetan oso ondo zaindu beharra dago eria, kortikoideen ondorioz beste gorabehera batzuk izan baitaitezke (ultzera, gantza pilatzea, hipertentsioa, etab.).