Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kortezubi

Bizkaiko udalerria (Busturialdea eskualdea). 1997ko datuen arabera, 351 biztanle, ia denak euskaldunak. Nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritzen da gehienbat herriaren ekonomia, baina azken urteotan turismoari lotutako zerbitzuek ere hartu dute garrantzi ekonomikorik. Santimamiñeko leize-zuloak ez ezik, Agustin Ibarrolak margotutako Omako basoa ere Kortezubin dago, eta museo bat eraikitzeko asmoa ere badute herrian.  v  Historia. Kortezubi 1987. urteko apirilaren 1ean bereizi zen Gernika eta Lumoko udalerritik dekretu baten bidez.