Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

klupeido

izond. Zool. Klupeiformeen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Ur gazi edo gezetan bizi daitezke. Ardatz egiturakoa eta alboetara estutua dute gorputza. Uretako sakonera handietan bizi dira, baina erruteko garaian itsasertzera eta azaleko uretara igotzen dira. Ezagunenak sardina eta sardinzarra dira.