Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

khoisan hizkuntzak

Hegoafrikako hotentote, san eta beste zenbait herriren hizkuntza multzoa. Bantu ez diren herriek erabiltzen dituzte hizkuntza horiek hiru taldetan banatzen dira: Iparraldekoak, Erdialdekoak eta Hegoaldekoak. Pertsona talde txikiak erabilitako hizkuntza hauen ezaugarri nagusia klik hotsak dira. Taldeko hizkuntza guztiak tonalak dira.