Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Khorramshahr

Irango hiria eta portua, Karun ibaian, Irak-en mugan. 1980an hasitako Iran-Irak arteko gerran oso bonbardaketa gogorrak pairatu zituen, eta Irakek 20 hilabetez bere esku izan zuen. Abadango petrolio findegi handia 20 km-ra dago.