Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Khios

Greziako uhartea, Egeo itsasoaren ekialdean, Turkiako kostaldetik hurbil. 830 km2. 49.865 biztanle (1981). Antzinako garaietatik oso portu garrantzitsua izan da. Uharte menditsua da. Nekazaritza: mahatsa, oliba, limoiak, laboreak, pikuak; ardiak eta ahuntzak. Arrantza.  v  Lehendabizi joniarrek kolonizatu zuten. K.a. 546an persiarrek hartu zuten, 479ra arte. Geroztik Erroma, Bizantzio, Venezia eta Genoaren mende egon zen. 1566an turkiarrek hartu zuten, eta haien esku egon zen 1913an Greziaren esku geratu zen arte.