Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kerulen

(Mongolieraz Herlem, txineraz Ko-lu-lun). Mongoliako eta Txinako ibaia. Hentyn mendietan jaiotzen da, Mongoliako ipar-ekialdean, 2.484 m-ko garaieran. Gobi basamortuaren iparraldeko ertzetik, Txinan sartzen da, eta Hailar ibaiarekin bat egiten du, Argun ibaia eratuz. 970 km ditu.