Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kerst, Donald William

Estatubatuar fisikaria (Illinois, 1911 - 1993). Betatronen bilakaeran egindako lanengatik izan zen batez ere ezaguna (1940); tresna horrek elektroiak oso lastertasun handiz kitzikatzeko balio du, eta lehenengo partikula azeleragailutzat hartu izan da. Donald Kerst fisikako irakaslea izan zen Illinoisko Unibertsitatean.