Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kessel, Joseph

Frantses idazlea eta kazetaria (Clara, Argentina, 1898 - Avernes, 1979). Errusian eta Parisen egin zituen Letra eta Antzerti ikasketak. Lehen Mundu Gerran hegazkin gidari gisa parte hartu zuen; han bildu zuen bere L’equipage nobelan azaldu zuen esperientzia. Beste zenbait obra: Nuit de Princes (1927), Belle de Jour (1929, gero Buñuel-ek zinemara eramana), Le coup de grâce (1931), Marché d’esclaves (1933), L’armée des ombres (1944) eta Les cavaliers (1968).