Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kertész, André

Hungariar argazkilaria (Budapest, 1894 - 1985). Argazkilaritza modernoaren ordezkari garrantzitsuenetako bat izan da. Merkataritza ikasketak egin zituen eta Budapesteko Burtsan lan egin zuen. Lehen soldatarekin argazki makina erosi zuen eta zeregin horretara jarri zen. Bere argazkietan denetarik ikus daiteke: kaleko irudiak, herrixketako bizimodua, haurrak, animaliak, paisaiak... eguneroko irudi arruntak. 1925ean Parisera joan zen, eta han egin zuen lanik oparoena. Lehen argazki erakusketa 1927an egin zuen Parisen. Vu argazki aldizkariko lankide garrantzitsuenetako bat izan zen. Berari eskainia izan zen Georges Pompidou eraikineko lehen argazki erakusketa. 1944an Estatu Batuetako hiritartasuna lortu zuen.