Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kenney-Wallace, Geraldine

Britainiar ikertzailea. 1957an Sobiet Batasunak Sputnik espazio ontzia jaurti zuenean hasi zen zientziaren ikerkuntzaz arduratzen. Oxford eta Londresen ikasle eta ikertzaile jardun ondoren, Kanadara alde egin zuen eta han doktoregoa bukatu zuen 1970ean. Lau urte geroago laser ultrabizkorreko lehen laborategia sortu zuen Torontoko Unibertsitatean. 1990ean Ontarioko McMaster Unibertsitateko lehendakari izendatu zuten.