Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kennedy Toole, John

Estatu Batuetako idazlea (New Orleans, 1937 - 1969). Columbiako unibertsitatean egin zituen ikasketak eta Lousianan eta New Orleansen egon zen irakasle. A Confederacy of dunces (1980, Ergelen batzarra) izan zen idatzi zuen eleberri bakarra, eta argitaletxez argitaletxe ibili ondoren, inork ez ziola argitaratu nahi eta bere buruaz beste egin zuen. Handik hamar urtera Thelma D. Toolek, Johnen amak, Walker Percy idazlearen bidez, lortu zuen argitaratzea, eta arrakasta itzela izan zuen. 1981ean Pulitzer saria eman zioten.