Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kennedy, Edward Moore

Estatubatuar politikari eta abokatua (Brookline, Massachusetts, 1932). Estatu Batuetako lehendakari izan zen John Fitzgerald Kennedyren anaia da. Harvarden eta Virginiako Unibertsitatean egin zituen zuzenbide ikasketak; 1959an egin zen lizentziadun. 1963an, bere anaia John Estatu Batuetako lehendakari izendatu zutenean, Massachusettseko senatari aukeratu zuten bera. Bere karrera politikoa 1969an bukatu zen, alkoholaren eraginpean izan zuen auto istripu batean bidaia laguna hil zelarik.