Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kazantzakis, Nikos

Greziar idazlea (Iraklion, Kreta, 1885 - Alemaniako Friburgo, 1957). Atenasko unibertsitatean ikasi zuen (1902-1906) eta Parisen (1907-1909). Espainia, Ingalaterra, Errusia, Egipto, Palestina eta Japonian zehar egin zituen bidaiak. Greziako gobernuko ministro izan zen 1945ean eta Parisko UNESCOn lan egin zuen (1947-1948). Kazantzakisen obra oso zabala da; genero guztiak landu zituen: filosofia saiaera, bidaia liburuak, tragediak. Obra klasikoen eta eleberrien grekorako itzulpenak ere egin zituen. Obra nagusiak: Odissa (1938, Odisea), 33.333 bertsotako poema epikoa; Kai politia tou Alexi Zormpa (1946, Zorba grekoa) eta O Televtaios pirasmos (1955, Kristoren azken tentaldia).