Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kazan

Errusiako Federazioko hiria, Tartaroen errepublika autonomoan, Volga ibaiaren ezkerreko ertzean. 1.068.000 biztanle (1987). Kultura- eta unibertsitategunea. Kimika, janari eta eraikuntza mekanikoko industriak.  v  Historia. Mongolek eraiki zuten hiria XIII. mendean. 1441etik aurrera Kazango khan herri burujabearen hiriburu izan zen. 1552an Ivan IV.a Izugarriak Errusiari erantsi zion. 1774an matxinada batean suntsitua izan ondoren, berriz piztu zen, kulturari zegokionez batez ere, XIX. mendean. Hango unibertsitatean (1804an eraikia) ikasi zuten, besteren artean, Tolstoik eta Leninek.