Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kazabon Amigorena, Antton

Gipuzkoar idazlea (Oiartzun, 1954). Euskara eta bertsoei buruzko hainbat libururen egilea da. Bertso jarriak idatzi ditu eta bertso jartzaile eta epaile izan da bertso txapelketa askotan. Bestalde, hogeitik gora liburu idatzi ditu haurrentzat, eta Kazkazuri eta Xenpelar bertsolarien biografiak. 2001ean Matte-matte poema bilduma argitaratu zuen.