Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaurismaki, Aki

Finlandiar zinema zuzendaria (Orimattila, 1957). Zinema zuzendari izateaz gainera, aktore, ekoizle eta gidoigile ere bada. Frantziako Nouvelle vague joeraren miresleetako bat da. Bere anaia Mikarekin batera, laurogeiko hamarkadan Finlandian egin den zinematografia nazioartean ezagutzera eman du joera hori. Oso film ankerrak eta gogorrak egin ditu, eta zinema jaialdietan kritikarien aipamen onak jaso izan ditu. Finlandiaren gainbeherari buruzko hiru filmeko sorta bat egin du: Itzalak paradisuan (1986), Ariel (1988) eta Poxpolu lantegiko neskatila (1990). Komediak ere egin ditu Leningrad cowboys rock taldeko musikariak protagonista direla. Munduko musika talderik okerrena izan arren, oso umore fina dute eta horrek Estatu Batuetako musika giroko ateak irekitzen dizkie. Beste lan batzuen artean ditu: Soldatapeko hiltzailea kontratatu dut (1991), Bohemia bizitza (1992) eta Hodei iragankorrak (1996).