Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kausatalitate

iz. Fil. Kausaren eta kausak sortzen duen ondorioaren arteko erlazioa.  v  Kausalitatearen printzipioa. Gertaera orok kausa bat duela dioen axioma. Horrela dio: “gertaera guztiek kausa bat dute”, edo zehatzago “gertatzen den guztiak (edo izaten hasten denak) arauak eman dizkion beste zerbait behar du aurretik (Kant). Arrazionalistentzat, kausatasuna a priori-ko kontzeptua da, beharrezkoa eta unibertsala, esperientziatik kanpo dagoena; enpiristentzat aldiz kausatasuna behar subjektiboa da, egunero errepikatzen diren gertaerek sorrarazten dutena.