Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaukaso mendiak

Asiaren eta Europaren artean eta Kaspiar Itsasoaren eta Itsaso Beltzaren artean ipar-mendebaletik hego-ekialderantz luzatzen den mendi sistema. 1200 km luze da, eta 190 zabal, lekurik zabalenean. Gailur gehienak 2.000 metrotik gorakoak dira, eta Elbrus da garaiena (5.642 m). Beste gailur nagusiak: Koshtan-Tau (5.203 m), Shkhara (5071 m) eta Kazbek (5036 m). Kaukaso Nagusiak 2.000 inguru glaziar ditu. Ibai nagusiak Rioni, Kura eta Aragvi dira. Mendi maldak basoz estaliak daude. Aberastasun iturriak, ibaietako elektrizitate indarraz gainera, zura, ehiza eta meatzeak (burdina, ikatza, beruna, zinka, kobrea, molibdenoa eta manganesoa) dira.