Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karmeldar

izlag. eta iz. Karmengo Amaren ordenako fraidea edo moja.  v  Palestinako gurutzadetara joanak ziren kristauek, Bertoldo buru zutela, Karmel mendiaren inguruetan monasterioak eraiki zituztenean (1600. urtean), sortu zen ordena. San Albertok idatzi zuen lehen araua 1214an, Honorio III.ak 1266an onartu eta Inozentzio IV.ak erreformatu zuena 1247an. 1561. urtean Santa Teresak eta San Juan Gurutzekoak ordenaren erreforma hasi zuten, eta handik aurrera bi adarretan banatuta geratu zen: batetik, karmeldar oinutsak, hasierako sotiltasunean bizi zirenak, eta bestetik karmeldar oskidunak, hain zorrotzak ez zirenak.